XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- zer izango dala uste dezute nere seme ori?- Begira bada, jakinik egon, seme askoren Aita egiñik ikusiko dezute. (1) Cel II 9 gn orrialdean.

Beste tankera bat zan Pedro Benardonerena: semea beretzat eta lagunekiko ain esku zabalekoa ikusita, aserre egiten zion esanaz: diru eralkitze ura merkatari baten semearentzat baño obeto zegola errege baten semearentzat.

Alata guztiz ere Asisko gaztediaren buru egiñik ikusten zualako, naiko aberats ere bazan-da, marr marr oietatik etzan igarotzen, ta eragotzi bearrean nai zuana egiten pozik uzten zion.

Prantzisko, aitaren esanak aintzat artu gabe, bere esku zabala agertuaz, apañago ta dotoreago jantzita, bere bideetan aurrera zijoan, geroago utsa ta aldakorra dala ezagutuko duan munduko gloriaren billa.

Zaldun kementsua ta yayoa baño ere yayoagoa espata ta burni burrukan zeukan atsegiñik aundienetakoa.

Biozpera zanez ereslari ta musika zale purrakatua zan, ta bere abots bigun gozo garbiaz gitarra ta bandurria joaz errieresiak kantatzen zituan.

Olertírako ere etzan ajolkabea: Italiako baratz zoragarriaren alderdi arek zeuzkan edertasunai begira bere biotza zorabildua egoten zan;(...).